XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GAZTERI ETA KIROL DEPARTAMENTUA
Gazteri eta Kiroletako foru diputatuak 1993ko maiatzaren 11n emandako Foru Aginduak erabakitakoa betez lehiaketa irekirako deia egiten da 1993ko oporretako aisialdi eta astialdi kanpainako partehartzaileen garraio zerbitzuaren emakida esleitzeko.
Lehiaketaren alderdi nagusiak, Baldintza Ekonomiko-administratibo Berezien Orritik laburbilduta, ondoren azalduko dira:
Kontratuaren xedea da 1993ko oporretako aisialdi eta astialdi kanpainako partehartzaileen garraio zerbitzua ematea, Baldintza Ekonomiko-administratibo Berezien Orrian ageri diren joanetorriko egunetan, abiatzeko eta iristeko lekuetan eta partehartzaile kopuruarekin.
Kontratuaren aurrekontua zazpi milioi (7.000.000) pezetakoa da eta zenbateko horren barnean egongo dira zerbitzua emateak ekarriko dituen gastu eta zerga guztiak, asegurua eta industri onura barne.
Eskainiko diren prezioek Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Sailak 1993ko urtarrilaren 26ko Aginduan (otsailaren 5eko
Eskainiko diren prezioen barruan joan-etorriko bidaia sartu behar da.
Kontratua lehiaketa irekiaren bidez esleituko da.